XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); berriro diot:
Nolanahi ere, lastima, gure
Zorte on, Harrestein
Beraz, ez nago dagoeneko bakarrik, aizu.
Zuk eman didazun aholkuari esker.
Baina, hala ere, ez dakit arma-patio honetan gertatzen ari diren xelebrekerien berri zehatz eta zintzo eman ahal izango ote dizudan.
Hemen gaude, nire gizakiak eta biok.
Konpromisu makala ez didazu, gero, leporatu.
Zuk ez bait gaituzu zuzenean ikusten.
Zu nire hitz soilaz fidatu behar bait zara.
Eta, zalantza baino areago, ia segurantzia osoa bait dut nire ihardun zizakari eta eldarniotsu hau aski izango ez dela, honako hau xarma-patio bihur dakigun...
Saia nadila diozu?
Bai, saiatu beharko.
Behin honetaraz gero, ezin utziko zaitut, horraatik, jakinminez eta,
Kontatu behar dizut, beraz.
Eta kontatu nahi dizut.
Biak: behar eta nahi, nahi eta behar.
Zure presentzia, estimatzekoa ez-ezik, hain bait zait ezinbestekoa...
Pozik dabil hemen jendea, aizu.
Lastima da kapitaina bera gelditu ezin izana, baina haren submarinotik lehorrera salto egin duten polizonte guztiak berehalaxe oldartu dira otarteko, edari eta musika-tresnen gainera.